Larunbatean egingo dute VIII. Txirrinda Ibilaldia

Kirola | Mugikortasuna 2019-09-18 | 0

Europako Mugikortasun astearen barruan, Errenteriako Udalak “VIII Txirrinda Ibilaldia” antolatu du zortzigarren urtez jarraian. Ibilaldi hau irailaren 21ean, larunbatean, dago programatua.
Jarduera Errenteria barneko errepideetan egingo den martxa kontrolatu batean datza, adin bakoitzak ordutegi ezberdina izango duelarik. Orduerdi inguruko martxa bat izango da, irteera eta helmuga Biteri kalean izango dituena.
• 10 urte eta txikiagoak (baita guraso, laguntzaileak, …. ere): 11,30ean Biteri Kalean
• 11 urte eta hortik aurrera (baita guraso, laguntzaileak, …. ere): 12,30ean Biteri Kalean
Errenteriako Udaletik parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu Oarsoaldeko ikastetxe guztiei jarduera honekin bat egin dezaten. Era berean, ikasleak zein gurasoak eta herritarrak oro har gonbidatu nahi ditugu ikasleekin batera martxan parte har dezaten.
“VIII Txirrinda Ibilaldia” honetan parte hartzea doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea.
Irailaren 16tik 22ra Europako Batasunean “Mugikortasunaren Europako Astea” ospatuko da, “Gurekin ibil zaitez!” lelopean. Europar Batzordeak aurten aukeratutako Gurekin ibil zaitez! leloarekin oinez eta bizikletaz ziur ibitzean jarri du arreta.
Gai hori aintzat hartuta, batetik bestera joateko bi modu horiek gure osasunerako, ingurumenerako eta geure ekonomiarako dauzkaten onurak azpimarratu nahi izan ditu. Europako Mugikortasunaren Astea kanpaina bideratuta dago herritarrak hirian ibilgailua modu irrazionalean erabiltzeak osasun publiko zein ingurumenarentzat dituen ondorio negatiboez sentsibilizatzera, eta garraiobide iraunkorragoek, hala nola garraio publikoa, bizikleta eta oinez egiten ibilbideak, eskaintzen dituzten etekinen berri eman nahi die.
Ekimen hori Europan sortu zen 1999an, eta 2000tik aurrera Europar batzordearen babesa izan zuen. Urtero egiten da, irailaren 16tik 22ra, eta ekintzak egiten dira mugikortasun iraunkorra sustatu eta praktika onen eta neurri iraunkorren alde egiteko.

No comments yet.

Utzi erantzuna