Mahaiko Teniseko Kluben Euskadiko Kopa jokatuko dute Galtzarabordako Kiroldegian

Galtzaraborda | Kirola 2019-09-19 | 0

Irailaren 22an, igandea, bigarren urtez jarraian Mahaiko Teniseko Kluben Euskadiko Kopa jokatuko da Errenteriako Galtzarabordako Kiroldegian, 10:00etatik 20:00etara. Ekitaldia Beraun-Errenteria Marpex Klubak antolatu du Udal Kirol azpisailaren laguntzarekin.

Bizkaiako ekipoak bertaratuko dira, Basauri kasu, Arabako Gailak, Gasteiz eta Gure Talde eta Gipuzkoako Irun Leka Enea eta Atlético San Sebastian eta, jakina, Errenteriako klub antolatzailea.

Klub bakoitzak egoki irizten dituen ekipoak, hiru jokalariz osatuak, inskribatu ditzake, euskal federazioak ezarritako kupoa, 24 hain zuzen, bete arte. Izena emateko epea irailaren 18an amaitzen da.

Beraun-Errenteria Marpex Kluba 2012an sortu zen eta egun 40 bazkide ditu, 8 eta 75 urte bitartekoak, eta Cristóbal Gamón Ikastetxeko Gimnasioan entrenatzen dute.

Sailkatzen diren lehenengo hiru klubei saria emateko ekitaldia lehiaketaren amaieran egingo da. Errenteriako Udaletik herritarrak oro har gonbidatu nahi ditugu gure eskualdeko kirola ezagutzera eman eta bertako kantera sustatzeko Mahaiko Teniseko kopa hau ikustera bertaratu daitezen.

Honekin batera dagoen argazkian Errenteriako Udaleko bi antolatzaile eta Maite Gartzia Kirol zinegotzia ageri dira, jendea ekitaldi honetara bertaratu dadin animatuz.

No comments yet.

Utzi erantzuna