Galtzarabordako eta Fanderiako udal kiroldegietan Ateak zabaltzeko egunak

Bostgarren urtez jarraian, irailaren 23tik 29tara, Kirolaren Europako Astea egingo dute Europa osoan. Europako Batzordearen ekimen honen helburua da kirola eta jarduera fisikoa sustatzea. Kanpainaren gai nagusia #BeActive5 da, eta pertsona guztiak animatu nahi ditu aste horretan zein urte osoan aktibo egon daitezen
Kirolaren Europako Astea dela-eta, irailaren 26an, osteguna, doan sartu ahal izango da Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetara.
Astean zehar eskola gidatu batzuetan ere doan parte hartu ahal izango da helduentzat:
Irailak 24, asteartea 19:30 – 20:45 – Yoga Hatha Vinyasa (Galtzaraborda)
Irailak 25, asteazkena 18:15-19:00 – Ciclo (Fanderia)
Irailak 26, osteguna 19:30 – 20:45 – Yoga Hatha Vinyasa (Galtzaraborda)
Irailak 27, ostirala 19:00-19:45 – Bodycombat (Galtzaraborda)
Irailaki 28, larunbata 9:30-11:30 Osasun ibilaldiak (Galtzaraborda)
Argibide gehiago Galtzaraborda eta Fanderiako harreretan ( 43.44.96.90 eta 943.34.44.23 telefono zenbakiak, hurrenez hurren).