Zabilik da etxebizitza komunitarioan libre dauden logelen errentamenduaren zozketan parte hartzeko epea

Gazteen logela komunitarioen eslepeinerako zozketan parte hartu nahi duten gazteek, eskaera egin dezakete irailaren 21etik urriaren 10ra arte ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan (Herriko plaza, 1), astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara.
Zozketa honetan parte hartu ahal izango dute Errenteriako udalerrian erroldaturiko 18 eta 30 urte bitarteko errealki herrian bizi diren gazteak gutxienez aurreko sei hilabeteetan adjudikatzeko deialdiaren iragarkia argitaratzen denetik. Gainontzeko baldintzak dira zerga eta betebeharretan egunean egotea, etxebizitza propiorik ez izatea eta urtean 26.000 euro gordineko diru sarrerak izatea gehienez.
Aldi berean, zozketan parte hartzeko ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera (NAN-aren edo legez ordezkatzen duen dokumentuaren kopia) aurkeztea eta erregistratzea.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus/ orrialdea kontsultatu, 943449600 edo 943449606 telefonora deitu edo Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.