Udalak diru-laguntza garrantzitsuak jaso ditu eraginkortasun energetikoko eta energia berriztagarrietako proiektuak finantzatzeko

2019an Udalak hainbat erakundetik —EEE, GFA, IDAE— 318.561,53€-ko diru-laguntza jaso du argiteria publikoaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarrietako proiektuak aurrera eramateko.

Proiektuen helburuak energia aurreztea eta ordezko energia-iturriak erabiltzea dira, eguzkiarena kasu honetan, dira.

Eraginkortasun energetikoari dagokionez Alaberga Behekoa, Galtzaraborda, Iztieta eta Esnabide auzoetan eta Txirrita-Maleo industrialdean argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko argiztapen-sistema adimendua jarri da.

Argiztatze sistema berriarekin egungo kontsumoaren %76.64ko murrizketa lortzea aurreikusteaz gain, aurrezki ekonomikoa eta urtean 136.771kgCO2 isurtzea saihestuko da.

Proiektuaren kostu totala 572.621,85€-koa izan da eta 293.403,38€ —%51.23— Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) emandako diru-laguntzen bidez finantzatu da.

Bestalde, proiektua garatzeko mailegu itzulgarria jaso du udalak — interesen zenbatekoa zero da eta 10 urte barru itzultzeko — IDAE-ren laguntza-programaren baitan eta baita europar komunitateko funtsen bidez –FEDER funtsak izenekoa -.

Bestetik, udazkenean autokontsumorako plaka fotovoltaikoak jarriko dira Lekuona Kultur Zentroan. Eguzki-plaken instalakuntzari esker urtero 36.960 kwh energia ekoiztea aurreikusten da, urteko aurrezpen ekonomikoa 2.607€-koa izanik.

Instalazioak 23.158,15€-ko diru-laguntza jaso du EEE eta GFA-tik — 37.361,81€ kostu totalaren %62a — eta laguntzari esker 5 urte eta erdi baino gutxiagotan amortizatuko da.

Udalaz gain, Errenteria Musikal erakundeak 3.468€ko diru-laguntza lortu du EEEtik, eraikinaren barruko argiztapena eraginkorragoak diren LED motatako argiteriarengatik ordezkatzeko.

Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egin da Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean.