Udalak tramiteak modu telematikoan egin ahal izateko formazio saioak antolatu ditu KZ gunearekin elkarlanean

Kurtso hauekin herritarrei lagundu nahi die Udalak, bakoitzak bere etxetik Udalarekin zerikusia duten tramiteak modu erraz eta etxetik egin ahal izateko.

Errenteria 2025 Plan Estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste hainbat aspektuz gain, Udalak zuen antolaketa eredua eta sistema telematikoa birpentsatzera behartzen zuen, alde batetik; eta bestetik, informazioa erakusteko zuen modua.

Hausnarketa horretatik abiatuta Udalaren web ekosistema eta identitate digitalaren inguruko normalizazio eta homogenizazio prozesua abiatu zen. Horren adibide garbiena eta indar gehiena jarri diren lekua teknologia libreetan oinarritzen den Udal web nagusia izan da, errenteria.eus.

Boston eta Bartzelona bezalako hirietan inspiratu den web horri honek intuizioa eta erabilgarritasuna ditu ardatz. Hau da edozein lekura erraz iristea du helburu.

Filosofia horretatik abiatuta eta herritarrei informaziorako irisgarritasuna errazteko helburuarekin antolatu dira kurtso hauek.

Doako formazio saioak etxetik modu errazean tramiteak online egiten ikasteko.

Udal web orri nagusia eta hau oinarritzen den sistema teknologikoak aukera ematen du hainbat tramite egin hala izateko etxetik.

Zentzu horretan eta herritarrek tramiteak online egiteari bildurra gal diezaioten doako kurtsoak antolatu ditu Udalak KZ Gunearen laguntzaz.

Edukia eta irakaste modua

Ikastaro honen helburua Errenteriako Udalarekin tramiteak online nola egin daitezkeen irakastea da.

Hezitzaileek ikastaroa aurrez aurre emango dute Moodle plataforma erabiliz, teorikoki azalduko dira kontzeptuak baina gero ikastaroan azaltzen den praktika ere egiteko aukera emango da (Errolda).

Aztertuko diren gaiak:

  1. Errenteriako Udalarekin harremanetan jartzeko bideak erakutsiko dira.

  2. www.errenteria.eus webgunearen atalak eta edukiak zeintzuk diren ikusiko dira.

  3. Internet bidezko tramiteak zer diren, nola egin eta horiek gauzatzeko BakQ sistemaren funtzionamendua ikasiko dira.

  4. Herri Bizia mugikorretarako aplikazioaren edukiak eta funtzionamendua aztertuko dira.

  5. Interneten modu seguruan aritzeko aholkuak emango dira.

KZguneak formakuntza modalitate anitzetan eskaintzen die erabiltzaileei, aurrez aurrekoa, urrunekoa, hitzaldiak eta tutoretzak.

KZguneak dituen doako ikastaro katalogoaren barnean sartuko da ikastaro hau. Ikastaro guztien informazioa www.kzgunea.eus webgunean aurkitu daiteke.