Igandean hasiko da Futbol 7-Ko XVIII. Torneoa

Datorren igandean, irailaren 29an, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak antolatzen duen “Errenteria – Futbol 7-ko XVIII. Torneoa” hasiko da, eta 2019-2020 denboraldi osoan zehar burutuko da.
Aurreko edizioen arrakasta dela eta, oraingo hamaseigarren edizio honetan Gipuzkoako 50 taldek (1.000 jokalarik) hartuko dute parte.
Pasa den edizioko garailea torneoaren hiru faseetan ”Autos Iztieta” ekipoa izan zen
Araudian hamar taldeko bost multzo osatu dira, eta horiek hiru fase jokatuko dituzte. Lehenengo fasea igande honetan hasiko da. Fase hori amaitu ondoren, azkeneko hiru taldeak lehenengo mailatik bigarren mailara jaitsiko dira. Bigarren mailan sailkapeneko aurreneko hiru taldeak lehenengo mailara igoko dira, eta multzo bakoitzeko azkeneko hirurak hirugarren mailara jaitsiko dira. Azkenik, hirugarren mailako multzo bakoitzeko lehenengo hirurak bigarren mailara igoko dira.
Torneoa Beraungo eta Fanderiako belar artifizialeko futbol-zelaietan jokatuko da, igandero goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara. Partiduak ikusteko sarrera dohainik izango da.
Torneo honi buruzko informazio guztia (araudia, egutegia, argazkiak, eta abar….) Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren web orrian ikus daiteke.