Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion 2019ko ekitaldiko kobratze errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz:

Ordaintzeko epea:

– 2019ko urriaren 1etik azaroaren 11 arte, biak barne.

Ordaintzeko modua:

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hots, azaroaren 11n, baimendutako Entitate eta kontuan kargatuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak posta bidez igorriko dira zergadunak adierazitako helbidera, Udalaren edozein entitate laguntzailetan ordain daitezen.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta sortzen diren ekintzen gastuak ere.

Edozein arrazoi dela medio, dagokion kuota ordaintzeko ordainagirik ez dutenak, Udalaren ZU! arreta zerbitzuara gertura daiteke astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara, ordainketa burutu ahal izateko ordainagiriaren kopia bat bertan emango baita.