Juneren Hegoak elkarteak bere urteroko egun handia ospatuko du larunbat honetan

Jardueraz betetako egun honek familiei, boluntarioei eta gizarteari orokorrean eskerrak emateko izango da.

Juneren Hegoak elkarteak datorren larunbatean ospatuko du bere urteroko festa, Lehendakari Agirre plazan, eta ekintzez beteriko programa eskainiko du: musika, ipuinak, dantza, puzgarriak, tailerrak… eta II Juneren Hegoak lasterketa, “kedada” baten formatuarekin.

Hori horrela, publiko guztiari zuzendutako jarduerak antolatu dituzte:

• Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera jai honi haurrentzako jarduerekin, 14:30 arte: puzgarriak, karts ibilbideak eta eskulanak zein aurpegi margotzeko tailerrak prestatu dira. Tarte horretan ere Algaraklowneko lagunak izango dira bertan, espreski prestatutako photocall batean denok egun horren oroigarri bat izateko.

• Eguerdiko 12:00etan Irene Sotelo Brun ipuin kontalariak bere sorkuntzak aurkeztuko dizkie parte hartu nahi duten haurrei Tximaleta ipuinarekin.

• Bazkaldu ostean, arratsaldeko 16:00etan Juneren Hegoak II Lasterketa martxan jarriko da: lasterketa hau ez da ohiko lasterketa, baizik eta “kedada” bat izatea nahi izan dute antolatzaileek: erdigunean tipi tapa ariko dira, parte hartzaileek konpartitzeko unea baita: kedada honek hiru formatu izango ditu, zirkuituari bat, bi edo hiru buelta emanez; 2 euroko dohaina izango du, eta espreski horretarako egongo den izen emateak egiteko mahai bat ipiniko da.

• 17:30ean Disney ikuskizunaz gozatzeko parada egongo da, Errenteriako Elipsis konpartsaren eskutik.

• 18:30ean disko festa Iban Garcíak eskainita eta Leire Urquijo dantzariak dinamizatuta.
Juneren Hegoak elkarteak gonbidapena luzatu nahi du elkartearentzat hain berezia den egun honetan parte hartzeko eta herritarren kolaborazioa eskatu nahi du familiei laguntzen jarraitu ahal izateko.

Gogoratu behar da Juneren Hegoaken helburua Gipuzkoako familientzat laguntza sarea sortzea dela. Zehazki, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzenduta dago elkartea.