Bihar hasiko da Oarsoaldean Eskola Kirolaren aurtengo denboraldia

Kirola 2019-10-04 | 0

Bihar hasiko da Oarsoaldean eskola kirolaren aurtengo denboraldia, eta 2020ko ekaina arte luzatuko da.

24 jardunalditan zehar Eskola Kirola ekimenak kirol jarduera eskaintza ugaria izango da, hala nola eskubaloia, kirol egokitua, futbola, piraguismoa, …

Entrenamenduak ikastetxeetan bertan egingo dituzte (eskola ordutegia amaituta, astean ordubeteko bi entrenamendu saio) eta partidak asteburuetan jokatuko dituzte eskualdeko kirol instalazioetan.

Eskola Kirola programak aukera ematen du hainbat kirol-modalitate ezagutu eta jakotzeko, ikasle bakoitzaren maila aparte utzita, eta haur guztiek parte hartzearen garrantzia azpimarratzen du. Horretaz gain, eskola ordutegitik kanpo euskaraz aritzea sustatzen du.

Dagoeneko bere ikastetxean inskribatu dezakezu zure seme/alaba eskola kirolean parte hartzeko.

Asteburuko kirol agenda esteka honetan ikus daiteke, eta astero eguneratuko da: https://errenteria.eus/udala/udal-sailak-eta-azpisailak/kirolak/kirol-agenda/ 

No comments yet.

Utzi erantzuna