Emakumeen Etxeko urriko programazioan sexu eta genero aniztasuna izango da gai nagusia

Emakumeen Etxeak urrirako antolatutako egitaraua aurkeztu du.

Ekainean aurkeztutako Errenteriako LGTBI biztanleriari buruzko diagnostikoan jasotakoarekin sexu eta genero aniztasuna bizitzeko modu ezberdinei helduko dio urriko programazioak.

Urriaren 14an, arratsaldeko 18:30ean Enfemme dokumentala ikusteko aukera izango da. Nazioarteko mailan, cross-dressingari buruzko lehenengo dokumentala eta bakarra izan da. Ondoren, solasaldian parte hartzeko aukera izango da Alba Barbé bere egilearekin.

EnFemmek bilatzen du konpromisoa bultzatzea genero indarkeriek eta LGTBIfobiak gizartean duten gizarte-permisibitatea deuseztatzeko. Dokumental hau komunitatearen eta akademiako profesional onen parte-hartzearekin osatu da eta hainbat entitate, udalerri zein berdintasun departamenturen inplikazioaz gain Bartzelonako Fiscalía de Delitos de Odio y Discriminación fiskaltzarena ere badu.

Egun berean, urriaren 14an, arratsaldeko 17:00etan Eraikuntza Identitarioak. Work in progress erakusketaren bisita gidatua egongo da, Alba Barbéren eskutik. Erakusketa urriaren 26a arte ikusgai egongo da, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.

Bestetik, urriaren 15ean, 18:30ean, Guerreras. Siempre estuvimos aquí siempre fuimos guerreras liburuaren aurkezpena izango da, Monica Revenga sortzailearen eskutik.

Liburua, ilustratua, elkarlanean eta crowfounding bidez argitaratu da eta antzinakotasun eta historiaurreko zazpi emakumeren bizitzak jasotzen ditu. Emakume hauek itzalpean bizi ziren, bai Salomon Erregea edo Moises mitoenpean, bai Pitagoras filosofoarenpean…

Bestetik, urriaren 17an, 18:00etatik 20:00etara, Trans Identitateak mahai-ingurua antolatu dute, Transkolore eta Naizen elkarteen parte-hartzearekin.
Iris Dominguez, Transkoloreko kidea, Leo Hernandez eta Sonia Sacristán, Naizenekoak, saiatuko dira gaiaren inguruan dauden ohiko galderei erantzuna ematen. Gainera, Errenteriako trans pertsonen errealitatea ezagutzeko zuzeneko aukera izango da.

Azkenik, urriaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Anarkia Relacional antzezlana ikusteko aukera izango da. Hautsak, armairuak, opilak, pikuak, sexua eta ez sexuari buruzko komedia. Orain hitz egin dezakegunez, hitz egin dezagun! Mila Espigak eta Belen Cruzek idatzita eta antzeztuta.

Emakumeen Etxeak ateak zabalik ditu astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk.g.

943 44 9 630

emakumeenetxea@errenteria.eus