Gobernu Taldea ordenantza fiskalen gainean lanean ari da jada

Ordenantza fiskalak urtero onartzen diren arau garrantzitsuenetakoak dira.

Zentzu horretan, Gobernu Taldeak jakinarazi nahi du dagoeneko ordenantza horien prestaketa lanetan ari dela, eta gainontzeko talde politikoei helarazi diela zirriborroa, horren gainean lan egiteko eta ahalik eta babes eta adostasun handienarekin onartu daitezen.

Hori dela eta, espero dute datozen egunotan ordenantza horien gainean lan egin ahal izatea, horrela osoko bilkurara herriarentzat onuragarria izango den adostasun garrantzitsuarekin iristeko.

Aipagarria da ordenantzen proposamenean kontentzio-ahalegina egin dela proposatutako presio fiskalari dagokionez, eta oro har eskualdeko udalerrietan planteatu diren igoeren azpitik mantendu dela.

Proposamen orokor gisa, abuztuko KPIa ezartzea da Gobernu Taldearen apostua.
Gainera, horrekin batera hobariak eta izozketak egongo dira.

Baten bat aipatzearren, konpostajean eta etxebizitza hutsetan hobariak areagotzea nabarmendu daiteke.