Abian da XVII. Ijito Kultura Astea

Hasi da aurtengo Ijito Kultura Astea, ekimenaren hamazazpigarren edizioa, hain zuzen ere.

Aurten Zumardian egin dute aurkezpena eta Ijito kafea, eta jende ugari gerturatu da bertara. Gainera, berritasun gisa, Euskara-Romanó hiztegia sortu dute eta aste honetako ekintzetan eskuragarri egongo da.

Juan Carlos Jiménezek, Camelamos Adiquerar elkarteko presidenteak, adierazi du helburua dela ijitoen kultura ezagutaraztea eta estereotipoekin bukatzea.

Honako ekintza hauek osatzen dute ekimenaren egitaraua:

Urriak 14, astelehena

10:00-13:30

Ijito Kafea. Zumardian.

20:00-21:00

Esku Pilota Txapelketa. Montxo Jimenez IX. Memoriala. Agustina Otaola Frontoian.

Urriak 15, asteartea

Chib Kali (ljito Hizkuntza). Kaputxinotako Ludotekan.

Urriak 16, asteazkena

17:00-18:00

Aurkezpena: “Informe de Periodistas contra el racismo”; Juan de Dios Ramírez Heredia, Romani Batasuneko kazetari eta abokatua, José Ramón Gurrutxaga, Kultur Aniztasuneko zinegotzia, eta Ion Collar, Kultura zinegotzia. Herritarrentzat eta hedabideetako langileei zuzenduta. Reina Aretoan (Xenpelar Kalea, 3).

20:00-21:00

Esku Pilota Txapelketa Montxo Jimenez IX. Memoriala. Agustina Otaola Frontoian.

Urriak 17, osteguna

18:00-19:00

Hitzaldia: “Zure azalean jarriz” Montxo Jiménez. Gabierrotako Gaztelekuan.

Urriak 18, ostirala

19:00-20:00

Esku Pilota Txapelketa. Montxo Jimenez IX. Memoriala. Agustina Otaola Frontoian.