Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2020ko inauterietan?

Errenteriako inauteriak kolorez eta jendez beteko ditu herriko kaleak. Izan ere, Inauterietako Batzordeak jai jendetsu eta parte-hartzailea antolatu nahi du.

Horretarako, herria, tabernak, dendak, kuadrilak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin nahi dute eta gaia hautatzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan.

Hala, herritarrek Inauteritako Batzordeak proposatutako 6 gaien arteko aukeraketa egin ahal izango dute: Jostailu eta jolasak, Kirolak, Intsektuak, Teoren ipuinak, Zonbiak eta Janariak.

Botoak urriaren 27ra arte jasoko dituzte, “Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2020ko inauterietan?” lelopean.

Nola eman botoa?

  •  Herri Bizia webgunean: http://herribizia.errenteria.eus/inauteriak
  •  Udal eraikinetan jarritako kutxetan: Udaletxea, Merkatuzar, Niessen Kulturgunea, Udal Liburutegiak, Xenpelar Etxea eta Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegiak.

Botoak jaso eta zenbaketa egin ondoren, azaroaren 6an jakinaraziko dute Inauteri Batzordeko kideek boto gehien jasotako gaia zein izan den.