Fanderiako igogailua azaroaren 8an martxan jartzea aurreikusten du Udalak

Fanderiako igogailua ezin izango da erabili datozen hiru asteetan, gutxi gorabehera.

Arrazoia da pistoi hidraulikoa ordezkatu beharra dagoela, eta horren horniduran atzerapenak egoten ari direla. Hori dela eta, konponketa lanak azaroaren 4ko astearen hasieran hastea da aurreikuspena, eta azaroaren 8an bukatzea.

Udala kontzientea da Errenteriako hiri-igogailuak zerbitzuan izateak duen garrantziaz, eta barkamena eskatu nahi die zerbitzuaren erabiltzaileei.