Saharako errefuxiatuei 4 ibilgailu eman dizkio Udalak kanpamenduetarako laguntza humanitario gisa

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2019-10-21 | 0

Errenteriako Udalak garabi bat, furgoneta bat eta bi moto eman dizkio Arabako SEADen Lagunen Elkarteari, Euskadiko Frente Polisarioren bidez, Tinduferako ibilgailuen hurrengo karabanan parte hartzeko.

Udalarentzat lehen urtea da halako programa batean parte hartzen duena, hain juxtu, Saharako errefuxiatuei ibilgailuak emateko laguntza proiektuan. Zehazki, Udaltzainek erabiltzen ez zituzten lau ibilgailu eman ditu Udalak kanpamenduetan berrerabiliak izan daitezen.

Karabana momentu honetan antolatzen ari dira. Hortaz, Alacanterantz abiatuko da eta bertatik, itsasontzia hartuta Argeliako Tindufera iritsiko da.

Bertan Gurutze Gorria-Media Luna elkartearen bidez banatuko dira ibilgailuak zaharren egoitzan, osasun etxean, protokoloan edota bestelakoetan erabiltzeko.
Horretaz gain, Udaltzaingoak erabili gabe zituen 98 kamiseta eta kapela ere eman dizkie.

No comments yet.

Utzi erantzuna