Epaimahai Gaztea izango du Film Laburren Jaialdiak lehendabizikoz

Errenteria Film Laburren Jaialdiak azaroaren 21etik 24ra ospatu du bere XXIV. edizioa, eta berrikuntza batekin dator: izan ere, Epaimahai Gaztearen Saria emango baita lehenengo aldiz.

14-30 urte bitarteko gazteak izan daitezke epaimahaikide eta egin beharreko zeregina erraza da: jaialdian zehar film laburrak ikusi eta puntuatzea. Zenbait adituren laguntza ere izango da puntuatzeko garaian zer den baloratu behar dena erabakitzen laguntzeko. Proiekzioak 19:30ean hasiko dira, azaroaren 21etik 23ra, Niessen Zinemetan.

Balorazio onena duen film laburrak saria jasoko du, azaroaren 24an, Niessen Kulturgunean izango den ekitaldian.

Epaimahai Gaztearen parte izan nahi dutenek, izena eman behar dute jaialdiaren webgunean dagoen formularioa betez. Horretarako epea urriaren 27an amaituko da.