Bilbao Mendi Film Festival-eko lan onenak, Errenterian

Urdaburu Mendizale Elkarteak, Errenteriako Udalaren laguntzaz, mendiko zinemako bi emanaldi antolatu ditu azaroaren 7an (osteguna) eta 8an (ostirala), arratsaldeko 19:30ean.

Emanaldiak:

Bi egunetan antolamendu bera izango da, film labur bat eta film luzeago bat, egitaraua hauxe izango da:

Azaroak 7, osteguna:

  • Wallmapu (6′)
  • The Dawn Wall (100′) 2018ko BMFFko Epaimahaiaren saria.

Azaroak 8, ostirala:

  • Live Along the Way (23′)
  • This Mountain Life (77′).

Sarrerak: 3 euro saioko. Dagoeneko salgai daude NIESSEN kulturguneko leihatilan ohiko ordutegian edo emanaldiaren egunean bertan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago, eta Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara).