Errenteriako Musika Bandak gogora ekarriko du Ignacio Garmendia klarinetista igandeko kontzertuan

Kultura 2019-10-25 | 0

Errenteriako Musika Banda Foru Plazara itzuliko da, igandean 12:30ean, 65 urte luzeetan herriko Musika Bandako musiko, klarinete jotzaile izandako, Ignacio Garmendia gogoan.

Alain Ayerdi Gurpegi zuzendari artistikoak, kontzertu egitaraua Garmendiak hain gustuko zituen obra batzurekin osatu du. Hala nola, Shuberten “Rosamunda” Obertura edo Sorozabalen “La Isla de las Perlas”. Aipatu obrez gain, egitaraua José Francoren “Aires Vascos 1” edota Antonio Carlos Jobimen “The Girl From Ipanema” klasikoaren brasildar erritmoak ekarriko dizkigu.

No comments yet.

Utzi erantzuna