Zabalik da San Tomas eguneko artisau postuen eskaera egiteko epea

San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udaleko Kultura sailak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea gaur urriaren 28an irekiko dela eta azaroaren 21ean amaituko dela.

Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, eskaera eredua bete beharko dute interesdunek. Eredu hau ZU! zerbitzuan bertan, Niessen Kulturgunean (Alfonso XI kalea) edo errenteria.eus webgunean eskura daiteke.