Gau Beltza berezia ospatuko dute bihar Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan

Gazteria | Kirola 2019-10-30 | 0

Gau Beltza dela eta, ekimen bereziak antolatu dituzte biharko udal kiroldegietan.

Txikienentzat mozorro lehiaketa antolatu dute. Galtzarabordan eta Fanderian argazkiak egingo dizkiete 17:00etatik 19:00etara mozorrotuta bertaratzen direnei. Haur guztiei gozokiak banatuko dizkiete eta Facebooken antolatutako lehiaketan parte hartuko dute. “Gustatzen zait” gehien jasotzen dutenek saria eskuratuko dute.

Era berean, Galtzarabordan zein Fanderian “eskola beldurgarriā€ batzuk antolatu dituzte Kirol Ekintzak egitasmoko ikastaroetan parte hartzen duten guztientzat. Galtzarabordako Kiroldegian 18:30ean “GAP” estiloko zonbi eskola bat egongo da. Gainera indoor zikloko eskola guztiak beldurrezko musikarekin girotuko dituzte.
Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943 449 690) eta Fanderiakoan (943 344 423) galde dezakezue.

No comments yet.

Utzi erantzuna