Ipar Afrikako mapa linguistikoa eta Amazigh hizkuntzaren estatutua izango dira aztergai Amazigherari buruzko zikloaren bigarren hitzaldian

Errenteriako Udalak Hizkuntzen Topagunearen baitan antolatutako ‘Hizkuntzak eta kulturak’ zikloaren bigarren saioa ate joka dator.

Amazigh kultura eta hizkuntzaren egoera ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen ari zaigu Bizkaian sortutako Agharas elkartea.

Oraingoan “Ipar Afrikako mapa linguistikoa eta Amazigh hizkuntzaren estatutua” izango da mintzagai eta hitzaldia Abdellatif El Khatabi filologo, interprete eta amazigh ekintzaileak eskainiko du.

Saioa azaroaren 7an, osteguna, izango da arratsaldeko 17:00etatik 19.00etara Udal Euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14).

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Hizkuntza Politikarekin harremanetan jarri:

Udal Hizkuntza Politika

Pablo Iglesias 3 (Merkatuzar)

943 44 96 13

euskara@errenteria.eus

Hizkuntzen topaguneari buruz:

Herriko kultur aberastasuna handitzen duen hizkuntza aniztasuna nabarmentzeko eta ezagutarazteko tresna da Hizkuntzen Topagunea.

Aipatu komunitateetako hiztunek beraien hizkuntzari zein, oro har, kulturei buruzko ikastaroak eta difusio jarduerak egingo dituzte. Era berean, euskarara zein euskal kulturara gerturatzeko ekimenak abiaraziko ditu Hizkuntzen Topaguneak, honen guztiaren helburua elkar ezagutza eta kohesioa dira.

Hastapen honetan Hizkuntzen Topaguneak bi lan lerro nagusi izango ditu: ikastaroak eta zikloak