‘Errenteria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan’ ikerketaren azken aleak, bihartik aurrera eskuragai

Errenteriako Udalak, ikusita “Errenteria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” lanak sortzen duen interesa, erabaki du toki-erakundeak eta Aranzadi zientzia-elkarteak elkarlanean argitaratutako lan honen azken 100 aleak interesdunen eskura jartzea.

Hiru liburukiko lan hau, gure herrian lehen frankismoan gertatutakoak eta izandako giza eskubideen urraketak jasotzen dituena, doan eskuratu ahal izango da bihartik aurrera, asteartea, Udaletxeko ZU! Zure Udal Arreta Zerbitzuan astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara.