Behobia-Donostia 2019: trafikoan eragina, hauteskundeekin kointziditzea eta udal kiroldegietako ordutegia zabaltzea

Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 10ean (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko dira.

Gainera, Udalak gogorarazi nahi du aurtengo lasterketak hauteskundeekin kointzidituko duela eta horrek zenbait hauteslekutara iristeko zailtasunak sor ditzakeela hainbat kasutan. Hori dela eta, eskatu nahi die herritarrei hau kontuan izanda bozkatzeko ordutegia antolatzeko. Hauteslekuak 09:00etatik 20:00etara egongo dira irekita.

Bestalde, proban parte hartzea errazagoa izan dadin, igandean 14:30 arte luzatuko du Udalak Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegien irekiera-ordutegia.

Lasterketan parte hartzen duten guztiek takillak eta dutxak erabili ahal izango dituzte, instalazioetako harreran bere dortsala erakutsita.

TRAFIKOAN ETA GARRAIOAN ERAGINA

1) Nafarroa hiribidea trafikoarentzat itxita egongo da azaroaren 10eko igandeko 08:15etik 15:00ak arte.

2) Ibilgailuak Nafarroako Etorbidean aparkatuak utzi ahal izango dira, trafiko-mozketaren iraupenean zehar ezin izango direla mugitu kontutan hartuta.

3) Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdigunea, Etxeberrieta, Olibet eta Iztietan, lasterketa bertatik pasatuko dela eta, eraginen bat edo beste izango dute:

Lartzabaleko bizilagunak:

Auzotik irteteko, Gi-2132 erabili ahal izango da:

• Oiartzun aldera joateko, GI-2134 errepidean zehar.

• AP 8-tik Donostia, Irun, Frantzia, Hernani eta abar.

• Hernani, GI-2132 errepidean zehar.

Errenteria aldera:

Erdigunera: Jorge Oteiza, Egiburu Berri, Pontikan barrena.

Aparkalekuak

Lartzabal eta Santa Klara biribilguneen bitarteko Nafarroa hiribidearen zatian, Ibilgailuak aparkatuak utzi ahal izango dira, trafiko-mozketaren iraupenean zehar mugitu ezin izango direla kontutan izanik (igandeko 08:30etik 15:00ak arte).

Arraguako bizilagunak:

Auzotik Lartzabal biribilgunean barrena atera beharko da. Bideartean norabide aldaketa egin beharko da auzotik atera ahal izateko.

Gabierrotako bizilagunak:

Auzoa erabat itxita geratuko da, edozein garraiobide erabiltzeari dagokionez.

Salbuespenak:

• Motozikleta, ziklomotore eta bizikletak Fanderiako auzoa komunikatzen duten bi zubiak erabili ahal izango dituzte.

• Mugikortasun murriztua duten pertsonak (minusbaliatuak eta abar): baimena emango zaie Touring etorbidean barrena Fanderia auzotik sartzeko, Komisariaren aurreko bidegorrian eta Gabierrota pasealekuaren barrena.

Errenteriako Erdigunera:

Erdigunera: Jorge Oteiza, Egiburuberri, Pontikan barrena.

Aparkalekuak

• Bizilagunek aldez aurretik aurreikusi beharko dute ibilgailua behar duten, eta Fanderian aparkatu.

• Lartzabal eta Santa Klara biribilguneen bitarteko Nafarroa hiribidearen zatian, ibilgailuak aparkatuak utzi ahal izango dira, trafiko-mozketaren iraupenean zehar mugitu ezin izango direla kontutan izanik (azaroaren 10eko, igandeko, 08:30etik 15:00ak arte).

• Ibilgailuentzako aparkalekua jarriko da larunbateko 18:00etatik aurrera Fanderiako tenis zelaian.

Fanderiako bizilagunak:

Touring etorbidean barrena Santa Klara biribilguneranzko sarrera ezin izango da Garcia Lorcatik egin. Horren ordez, Jorge Oteizatik, Agustinak auzoan barrena, egin ahal izango da.

Kasko Historiko eta Erdiguneko bizilagunak:

• Kasko Historikora Agustinetan barrena edo Erdigunetik (Pontika, Alaberga, eta abar) sartu beharko da.

• Anbulatoriora, San Jose Langilea Elizara edo Iztietara sartzeko, Niessen merkataritza zentroko aparkalekua erabiliko da.

• Garraio publikoa hartzeko, sarbide beretik, Altamirako biribilguneraino, Ekialdebus eta Renfe garraiobideak erabiltzeko.

• Nafarroa hiribideko taxi geltokia Biteri kalera aldatuko da, Mª Carmen loradendaren parera.

• Fanderiara Tomas Lopez kaletik sartu beharko da. Biribilgune erdia irekia egongo da zirkulaziorako (beste erdia lasterketarako gordeko da).

• Fernandez de Landako irteera trafikorako itxita egongo da
Iztietako bizilagunak

• Iztietara, beti bezala, Donostia kaletik sartu beharko da.

• Irun kalean Nafarroa hiribiderako sarbidea itxiko da.

• Auzotik ateratzeko Iztieta pasalekuan irteera bat prestatuko da Lezo aldera, eta Oiartzun kalean barrena egingo da.

• Udaltzaingoak bulego mugikorra (furgoneta) jarriko du auzoan, probak irauten duen bitartean.

APARKALEKUAK

Aparkalekua Fanderian

Kirol eremuko tenis zelaia aparkaleku gisa egokituko da, azaroaren 9ko 18:00etatik (larunbata) azaroaren 10eko 18:00etara (igandea).

Aparkalekua Papresan

Papresa aparkaleku gisa egokituko da, azaroaren 9ko 18:00etatik (larunbata) azaroaren 10eko 18:00etara (igandea). Sarrera zein irteera Etxeberrieta auzotik egingo da.

Aparkalekua Arramendin

Arramendi parkeko zabalgunea ere aparkaleku gisa egokituko da, eta sarrera zein irteera Lousada kaletik egingo da. Ordutegia, azaroaren 9ko 18:00etatik (larunbata) azaroaren 10ko 18:00etara (igandea).

GARRAIO PUBLIKOA

Lasterketan parte hartuko dutenak:

Irteera: 8:10ean (gutxi gorabehera), Iztieta eta Zumardiko geltokietatik.

Urbanoa

Igandean bertan U7 eta U1 lineetako ibilbideetan aldaketak egongo dira 10:50etik 14:10era, gutxi gorabehera:U7 lineako hurrengo geltokiak ezabatuko dira: Galtzarabordako kiroldegia, Nafarroa etorbidea, Touring etorbidea, Fanderia 17, Erramun Astibia eta Resurreccion Maria de Azkue.

U11: Biteri 45ko geltokia kenduko da.

Hiriartekoa:

Jarraian azaltzen diren ordutegien aldaketak lasterketaren antolatzaileek ezarritakoaren arabera aurreikusi dira, hortaz Ekialdebus ez da hauen arduraduna. Irteeren, igarotzeen eta iritsieren ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta lasterketaren antolatzaileek ezartzen dituzten trafiko-mozketen menpe daude.

• E05:

• Errenteriako bere ohiko ibilbidea mantentzen du. Donostiara joan nahi duten erdiguneko bidaiari guztiek, autobusa Aralar plazako geltokitik hartu ahal izango dute.

• E01, E02 eta E27:

• 08:30etik 15:00etara, gutxi gorabehera, hurrengo geltokiak ezabatuko dira (bi norabideetan): ARRAGUA, LARTZABAL, GABIERROTA, ZUMARDIA, IZTIETA, KAPUTXINOAK.

• Trafiko-mozketa baino lehen pasatuko diren azken autobusak:

◦ E01: Irteera 8:03etan Donibanetik (trafiko mozketa jarraitzen duen bitartean, Altamirako Biribilgunean egingo dute geldiketa, saihesbidea baino lehenagoko desbideratzean. Lehenengo geldiketa hauek Donibanetik 8:33ean eta Donostiatik 8:40ean irtengo diren autobusek egingo dituzte, 30 minuturoko frekuentziarekin).

◦ E02: Irteera 8:05ean Oiartzunetik.

◦ E27: Irteera 7:25 y 7:55ean Hondarribiatik.

Aipatutako gune horietako bizilagunek ibilgailua erabili nahi badute, Udaltzaingoaren agenteen, Babes Zibileko boluntarioen eta lasterketaren antolatzaileen oharrak jarraitu beharko dituzte, lasterketak hartuko dituen eremu horietatik atera ahal izateko. Gogorazten da, hala ere, Nafarroa Etorbidean aparkatuta jarraitzen duten ibilgailuak trafiko-mozketa jarraitzen duen bitartean ezin izango direla mugitu (igandeko 8:30etatik 15:00etara).

Oro har, gomendatzen da Iztieta eta Gabierrotan ibilgailu partikularrak ez erabiltzea.

Lasteketaren ibilbide osoan dauden biribilguneak Udaltzaingoak eta Babes Zibileko boluntarioek kontrolatuko dituzte.

Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin 943 344 343 telefono zenbakian edo udaltzaingoa.policialocal.24horas@errenteria.eus helbidera mezua bidalita.