Giza Eskubideen aldeko Jardunaldien V. Edizioa azaroan eta abenduan ospatuko da bitarte eragile desberdinen parte-hartzearekin

Azaroan eta abenduan zehar ospatuko da aurtengo Errenteriako Nazioarteko Giza Eskubideen Jardunaldien V. Edizioa. Aurtengoa oso edizio berezia izango dugu: Izan zaitez Giza Eskubideen aktibista eta Giza Eskubideen defendatzaileen defentsa leloen pean.

Eta zer da Giza Eskubideen defendatzailea izatea? Giza eskubideak (GGEE) gizaki guztien berezko eskubideak dira, haien arraza, sexua, nazionalitatea, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, gustu sexualak eta afektiboak edozein direla ere. Giza eskubideak banaezinak dira, elkarren arteko menpetasun estua dute eta honako hauexek dira, besteak beste: bizitzeko eta askatasuna edukitzeko eskubidea; esklabotzapean eta torturapean ez egoteko eskubidea; iritzi eta adierazpen askatasuna edukitzeko eskubidea; lurraldeez ingurumen osasungarrian gozatzeko eskubidea; hezkuntzarako, lanerako eta indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea.

Hasiera-hasieratik horixe izan da Errenteriako Giza Eskubideen Eskubideen helburua: alde batetik, mahai gainean jartzea bertako Giza Eskubideen defendatzaileak, Errrenterian bertan izandakoak kontuan harturik. Horregatik bereziki, gure oroimenean dagoen Errenterian bertako Giza Eskubideen Defendatzaileari, Juanmi Gutierrez-i, omenaldia eskeiniko zaio. Egindako lanean bere izaeraren ezaugarri ziren gai sozialekiko sentsibilizazioa eta bizi-modu konpremetitua utzi zizkigulako: ‘Tabula rasa’ (2004), ‘Bozes lexanas’ (2005), ‘Zuzendu, mesedez! (¡Enfoquen, por favor!) (2008), ‘La plaza de la música’ (2010), ‘Mur-mur’ (Murmullos) (2012), ‘Ateak zabalduz’ (2014), ‘Urak dakarrena’ (2015), ‘Oihalak adarretan’ (2016) eta ‘Baúles’ (2018).

Eta beste aldetik, hori guztia dela eta, mahai gainean jarri nahi dugu norbera ere izan daitekeela bertako giza eskubideen defendatzaile.

Nazioarteko Herri Babes Sarean sartzea

Horrekin batera, aurtengo edizioan Udalak ere adierazi nahi du Mundubat Elkarteak dinamizatzen duen Nazioarteko Herri Babes Sarean sartu dela. Nazioarteko sare horrek mundu osoan zehar dauden Giza Eskubideen defendatzaileek eginiko lanketa babestu eta aurrera eramaten du. Hori eginez Errenteriak azken urteetan arlo honetan eginiko lanketak aurrerapauso ikaragarria emango du, munduan zeharreko eta bertako Giza Eskubideen defendatzaileek elkarri bostekoa emango baitiete.

Eta zer dakar Herri Babesarean sartzeak? Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Udal Sarea. Izan ere, udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta hegoalde orokorreko giza eskubideen defendatzaileen erakundeen arteko ahaleginak koordinatzea dauka helburu, sentsibilizaziorako, komunikaziorako eta eragin politikorako ekintza bateratuak egiteko eta, horrela, tokian tokitik, giza eskubideen defendatzaileen babesa sustatzeko.

Bukatzeko, aurtengo edizioaren formatoaren aldetik, beste aldaketa aipagarria izango dugu: lehen, “astebeteko” formatoa genuen eta orain azaroan eta abenduan zehar izango dira ekintza eta ekitaldi desberdinak. Erakusketak, hitzaldiak, Zine Forum-a, etab… Jende animatzen dugu ekitaldietan parte-hartzera.

Egitaraua:

  • Azaroak 26-abenduak 13

Erakusketa: Eskubideak defendatzen bizitzea; Hogei kontakizun grafiko giza eskubideen defentsan

Erakusketak giza eskubideen defentsan diharduten 20 esperientzia biltzen ditu, 5 herrialdetatik etorriak: Mexiko, Honduras, Guatemala, Kolonbia eta Palestina.

Xenpelar Etxea

  • Abenduak 13

Bisita gidatua: Miriam García Torres

12:00-13:00

Elebitan

Hitzaldiak

  • Azaroak 19

Manuel Delgado Ruiz

Espazio publikoaren eta pribatuaren nozioak eskubide gisa

Unibersitat de Barcelona

Reina aretoa

19:00-21:00

Gazteleraz

  • Azaroak 27

Brigitte Vasallo

Feminismoa Intersekzionatua

Idazle, irakasle eta arrazismoaren kontrako eta LGTBI mugimenduko aktibista

Jose Luis Caso aretoa (Merkatuzar eraikina)

19:00-21:00

Gazteleraz

  • Abenduak 4

Hiritarron Harrera Sarea + Irungo Harrera Sarea + Iparralde Etorkinekin + GOTT

Niessen auditorioa (Sala Reina)

19:00-21:00

Elebitan

Zine-Forum-a: Juanmi Gutiérrez zuzendariaren lanak:

  • Azaroak 26

‘Ateak zabalduz’

Okupa mugimenduaren inguruko dokumentalaren proiekzioa eta ondoren etxebizitza eskubidearen alorreko elkarteekin solasaldia

Niessen Merkatal Guneko Zinemak

19:30-21:00

Elebiduna

  • Abenduak 2

‘Paseko txoriak’

Errefuxiatuen eta herri solidario baten inguruko dokumentalaren proiekzioa.

Ondoren ‘Irungo harrera sarea’ plataformarekin solasaldia.

Niessen Merkatal Guneko Zinemak

19:30-21:00

Elebiduna

  • Azaroak 20

‘Musika Plaza’

Amiantoaren kalteen inguruko dokumentalaren proiekzioa eta ondoren osasun eskubideen alorreko elkarteekin solasaldia

Jexux Uzkudun (ASVIASMIE: Euskadiko Amiantoren Biktimen Elkartea)

Fatima Parrokia, Martín Etxeberria kalea

19:00-20:30

Elebiduna

JUANMI GUTIERREZ-I OMENALDIA

Abenduak 10

Juanmi Gutiérrez zine zuzendariari omenaldia

Niessen auditorioa

19:00-21:00

Elebiduna

HERRI BABES SAREA

  • Azaroak 20

Harrera instituzionala

16:00-18:00

Mundubat Elkartea. Herri Babes Sareko GGEE defendatzaile hauek etorriko dira:

-Ana Rosalía Tiul. Quib de Caal, Comité de Unidad Campesina (CUC). Guatemala.

– Leyla Andrea Arroyo Muñoz, Comité del Paro Cívico de Buenaventura. Kolonbia.

– Asociación Saharaui de Víctimas de Violaciones de Derechos Humanos (ASVDH).
Sahara.