Datorren astean Lekuona I. Topaketak ospatuko dira, irakurketa erraza ardatz

Ezkerretik eskuinera: Maria José Pascual, Bibliotekaren arduraduna; Iñaki Queralt, Biblioteka azpisailaren zinegotzi delegatua; Arantxa Coca, dinamizatzailea.

 

Azaroaren 19tik 23ra Lekuona I. Topaketak ospatuko dituzte Errenterian, udal liburutegiak antolatuta.

Bertan jorratuko duten gaia Irakurketa Erraza izango da. Testu baten irakurketa eta ulermena errazteko moduari deitzen zaio Irakurketa Erraza, eta kultura eta informazioa guztiontzat irisgarri izatea du helburu.

Egitaraua honako hau izango da:

– Irakurketa Errazeko Kluben dinamizatzaile ikastaroa (azaroak 19 eta 20): Xenpelar Etxea, 10:00.

– Fernando Morillo Grande idazlearekin topaketa (azaroak 21): Merkatuzar, 10:30.

– Núria Martí Constans idazlearekin topaketa (azaroak 22): Merkatuzar, 10:30.

– Mahai-ingurua Fernando Morillo eta Núria Martí, IE Euskadiren eskutik (azaroak 23): Merkatuzar, 10:30.

Jarduera guztiak dohainik dira, eta jende orori zuzenduak.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

Emailez: biblioteka@errenteria.eus

Telefonoz: 943 449 635

Whatsappez: 647 673 451

Lekuona I. Topaketak Errenteriako Liburutegiko aurtengo helburu estrategiko honetan oinarritzen dira: Irakurketa Erraza sustatu eta bultzatu jarduera berezi baten bitartez. Aldizkako ekintza honek hezkuntza eta dibulgazioa izango du ardatz gisa, eta irakurle klubak idazle eta adituekin bilduko ditu, jende ororekin ez ezik.