Igeriketa-lehiaketa dela eta, Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbat arratsaldean

Igeriketa-lehiaketak direla eta, datorren larunbatean, azaroaren 16an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da jendearentzat 14:30etik 19:30era. Ordu horretatik aurrera igerilekua berriro irekiko da gaueko 22:00ak arte.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.