Igandean aurkeztuko ditu Touring KEk talde guztiak

Kirola 2019-11-15 | 0

Igande honetan, azaroaren 17an, Touring KE-ko talde guztien aurkezpen-ekitaldia egingo dute. Ekitaldia Koldo MItxelena eraikinean egingo da, iaz bezala. Eguerdiko 12:00etan hasiko da eta talde bakoitzaren aurkezpena oholtza gainean egin ondoren eliza aurreko eskaileretan bilduko dira familia-argazki erraldoia ateratzeko.

Aipatzekoa da gaur egun federatu eta eskolarteko haurren artean 450 inguru lagun aritzen direla elkartearekin.

No comments yet.

Utzi erantzuna