Helduek ere izango dute Euskal Dantzan aritzeko aukera Errenteria Musikalen

Hezkuntza | Kultura 2019-11-21 | 0

Errenteria Musikalek dantza eskaintza berria aurkeztu du. Hain zuzen ere, helduentzako Euskal Dantza ikastaro bat eta dantzari izandako eta zaletasun hori berrartu nahi duten pertsonei zuzendutako beste bat.

Halaber, herriko adinekoentzako egoitzekin duten hitzarmenaren berri eman dute.

Helduentzako euskal dantza ikastaroa

Euskal Dantza ikasi nahi duten helduentzat ikastaroa. Bertan, edozein festa edo ospakizunetan dantzatzeko moduko errepertorioa ikasteko aukera egongo da: dantza jauziak, kontradantzak, martxak, agurra, fandango eta arin-arin… Vanesa Castaño irakaslearekin.

Ikastaroa urtarrilean hasiko da, ekaina arte, eta astean behin ordubeteko klaseak izango dira, hiru ordutegiren artean jende gehienak aukeratzen duen ordutegian (ostegunetan, 17:30etik 18:30era, edo 20:30etik 21:30era, ala ostiraletan 17:30etik 18:30era).

Prezioa 79,95 eurokoa izango da eta lehentasuna izango dute Errenteria Musikal Dantza Eskolako ikasleen gurasoek eta Errenteria Musikal Musika Eskolako ikasleen gurasoek.

Jadanik izena eman daiteke hemen, azaroaren 29ra arte.

Dantzariak beti dantzari

Dantzari izandakoen neurrira egingo den taldea da hau. Bertan luzaketak, gorputzaren prestaketa eta dantza tradizionalaren errepertorioa landuko dituzte: dantza jauziak, kontradantzak, bolant dantzak, jota, mazurka…Vanesa Castaño irakaslearekin.

Dantzari ohiei bideratutako ikastaro berezia, hau da, dantza talde batean aritu direnak edo dantza eskola batean trebatutakoak.

Ikastaroa urtarrilean hasiko da, ekaina arte, eta astean ordubeteko klaseak izango dira, bi ordutegiren artean jende gehienak aukeratzen duen ordutegian (asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara, edo ostiraletan, 18:30etik 19:30era).

Prezioa 79,95 eurokoa izango da eta jadanik izena eman daiteke hemen, azaroaren 29ra arte.

Adinekoen egoitzekin hitzarmena

Prentsaurrekoan, halaber, Errenteria Musikalek eta herriko adinekoen egoitzek duten hitzarmenaren berri eman dute. Honen baitan bi urte daramatzate elkarlanean eskolak eta egoitzek.

San Markosene egoitzako ordezkariak azaldu du astean behin Errenteria Musikaleko irakasle bat egoitzara joaten dela eta bertan ordu eta erdiko musika tailerra egiten dutela. Oso esperientzia ona izaten ari dela esan du eta parte hartzaileak ekimenarekin oso pozik daudela.

Zentzu honetan, Garazi Lopez de Etxezarretak, Errenteria Musikaleko lehendakariak, adierazi du hitzarmena sustatzen jarraituko dutela.

No comments yet.

Utzi erantzuna