Khris Cemberen ‘Soy una tumba’ film laburrak eskuratu du Film Laburren Jaialdiko Sari Nagusia

Kultura 2019-11-25 | 0

Khris Cembe zuzendaria galiziarraren ‘Soy una tumba’ film laburrak jaso du XXIV. Errenteriako Film Laburren Jaialdiko Ion Arretxe Sari Nagusia. Hala jakinarazi zuten atzo, azaroak 24, Niessen Kulturgunean izandako sari banaketa ekitaldian.

Hau eta baita gainontzeko 5 sarien berri ere, Leire Cano aurkezlearen ahotik jakin zuten bertaratutakoek.  Hala, lau eguneko jaialdiari eman zitzaion amaiera.

Sariak

XXIV. Film Laburren jaialdiko sariak:

  • Ion Arretxe Saria Nagusia: SOY UNA TUMBA. Khris Cembe
  • Film Labur Dokumental Onena: MEDVEDEK. Ainhoa Gutiérrez del Pozo
  • Juanba Berasategi Saria: Animazio Film Labur Onena: LURSAGUAK. Izibene Oñederra
  • Fikzio Film Labur Onena: LEYENDA DORADA. Chema García Ibarra / Ion De Sosa
  • Euskarazko Film Labur Onena: MATEOREN AMA. Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga
  • Zuzendari Gazteak. Film Labur Onena: MI ARMA. Jesús Pascual
  • Publikoaren Saria: MATEOREN AMA. Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga
No comments yet.

Utzi erantzuna