Ruben Crespo herriko bideo-errealizadorearen hitzaldia hurrengo ostiralean Reina Aretoan

Azaroaren 29an, 19:30ean, Errenteriako Reina Aretoan Ruben Crespo bideo-errealizadoreak “Zinema, mendia, bidaiak eta natura” hitzaldia eta bideo-emanaldia eskainiko ditu

Rubén Crespok (Errenteria, 1988) Andoaingo ESCIVI zinema eta bideo eskolan 2006an argazkilaritza ikasi ondoren, bere ibilbide profesionala hasi zuen argazkilari eta bideografo moduan publizitate agentzi handi batentzat lanean. Baina, bidaiatzeko eta argazkilaritza-estilo berriak probatzeko bere nahiak etapa profesional berri bat hastera eraman zuen munduko toki ezberdinetan. Hortik urte gutxira, bere ibilbide profesionala argazkilaritzara edo bideora bideratzea erabaki behar izan zuen, bideoan zentratzea aukeratuz. 2014an EFTIn (Centro Internacional de Fotografía y Cine de Madrid) zinema digitala ikasi zuen eta horrek, hartu zuen erabakia sendotu zuen.

Mendi eta naturarekiko sentitzen duen maitasuna, bere 2 pasio handiak (zinema, mendia eta natura) elkartzera eraman zuen, gaur egun egiten duen ibilbideara zuzenduz.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin, eta Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.