GIB eta sexu transmisiozko gaixotasunei buruzko mahai-ingurua egongo da bihar

GIB eta sexu transmisiozko beste gaixotasun batzuk, egoera eta gaurko erronkak izenburuko mahai-ingurua antolatu da, azaroaren 29an, 19:00etan Udaletxeko pleno aretoan. Ekintza Errenteriako LGTBI mahaiak antolatu du GIB/HIESA-ren kontrako nazioarteko egunaren harira (abenduak 1).

Mahai-inguruan Jose Antonio Iribarren Loyartek, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuko burua, Josep Maria Tomasek, bizirik atera den aktibista katalana, eta Antonio Arraiza Armendarizek, Osakidetzako Osasun Programen Koordinatzaile Kooperatiboa, parte hartuko dute.