Kirolaren Galarako gonbidapenak eskuragarri izango dira abenduaren 3a arte

Abenduaren 11n (asteazkena), 19:30ean, Kirolaren Galaren aurtengo edizioa egingo dute Niessen Aretoan.

Bertaratu nahi duten pertsona eta elkarte guztiek gonbidapenak jaso beharko dituzte. Horretarako Udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarabordako Kiroldegiaren 2. solairuan dituen bulegoetara jo dezakete abenduaren 3a (asteartea) baino lehen, 8:30etik 14:00etara.

Plazak mugatuak dira.