Udal tramiteak modu telematikoan egin ahal izateko ikastaroa egongo da astelehenean

Datorren astelehenean, abenduaren 2an, 18:00etan, Errenteriako Udalarekin tramiteak online nola egin daitezkeen irakasteko ikastaroa egingo dute herriko KZ Gunean. Ikastaroak bi ordu iraungo ditu eta doakoa izango da.

Udal web orri nagusia eta hau oinarritzen den sistema teknologikoak aukera ematen du hainbat tramite egin ahal izateko etxetik.

Zentzu horretan eta herritarrek tramiteak online egiteari bildurra gal diezaioten antolatu dute ikastaro hau.

Gai-zerrenda

Hauek dira ikastaroan jorratuko diren gaiak:

1. GAIA. Sarrera

Errenteriako Udalarekin harremanetan jartzeko bideak ezagutuko dituzu.

2. GAIA. errenteria.eus ataria

www.errenteria.eus webgunearen atalak eta edukiak zeintzuk diren ikusiko duzu.

3. GAIA. Online tramitazioa

Internet bidezko tramiteak zer diren, nola egin eta horiek gauzatzeko B@kQ sistemaren funtzionamendua ikasiko dituzu.

4. GAIA. Herri Bizia APPa

Herri Bizia mugikorretarako aplikazioaren edukiak eta funtzionamendua aztertuko dituzu.

5. GAIA. Interneten seguru nabigatzeko aholkuak

Interneten modu seguruan aritzeko aholkuak jasoko dituzu.

Izen-emateak

KZ Guneko erabiltzaileek telefonoz egin dezakete izen-ematea. Aldiz, oraindik erabiltzaile ez direnek hara joan beharko dute erabiltzailea sortzeko. Helbidea Olibet 6, beheko solairua da, eta ikastaroa hasi aurretik egin daiteke.

Gainera, ikastaroa ondo aprobetxatzeko, gomendagarria da B@kQ ziurtagiria edukitzea. Hortaz, hori ez dutenak KZ Gunera bertaratu daitezke ikastaroa hasi aurretik eta momentuan egingo diete (NAN-a edo AIZ-a eraman behar da).