Datorren asteartean ‘Prebentzioa eta segurtasuna mendian’ informazio-saioa egongo da

Abenduaren 10ean, asteartea, 19:00etan, Reina Aretoan informazio saioa egongo da prebentzioa eta segurtasuna mendian gaiaren inguruan.

Saioak gutxi gorabehera 2 ordu iraungo ditu eta Euskal Herriko Mendiko Federazioak antolatu du Errenteriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren laguntzarekin. Helburu nagusia du jendartea oro har informatzea eta hezitzea ingurune naturalean eta mendian jarduerak egitean izan beharreko segurtasun eta prebentzioaren inguruan.

Sarrera doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Nolanahi ere, aforoa aretoaren edukierara mugatuta egongo da.