Errenteriako jatetxe eta fruta-denda batzuek elikagai-xahuketari ezetz esan diote, haien ohiturak aldatuz

Hondakinak asko laguntzen du klima-krisian, hala nola gizakiok emititzen ditugun negutegi efektuko gasen (BEG) %8-10 artean elikadura xahuketaren ondorioa dira.

Horrela, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko helburuarekin, uda eta udazkenean zehar kanpaina berezia burutu da Errenteriako jatetxeetan eta fruta-dendetan. Zortzi jatetxek eta zazpi fruta-dendek hartu dute parte borondatezko jarduera honetan. Lehenik oinarrizko diagnostikoa egin da, abiapuntua zein zen ezagutzeko. Ondoren, ekintza plan indibidualizatua prestatu zaie hondakin gutxiago sortzeko, berrerabiltzeko eta gaika modu egokian biltzeko hobekuntzarako ekimen zehatzak jasoz. Era berean, establezimenduko arduradunek gutxieneko hobekuntza-proposamen batzuk garatzeko konpromisoa hartu dute.

Aste batzuk pasa eta gero, beste bisita bana egin da, baieztatzeko hobekuntza neurriak abian jarrita daudela eta behar zuten laguntza eskaintzeko. Beste hainbat neurrien artean, jatetxeetan, haien bezeroei menu eta kartetan janari-soberakinak etxera eramateko ontzi berrerabilgarri konpostagarriak eta ur-pitxerrak banatu ditu Udalak bezeroei eskaintzeko. Bestalde, haien ingurumen konpromisoa goraipatzen duen bereizgarri bat ematea ere aurreikusi da.

Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, antolatutako ingurumen kanpaina honek erantzun ona izan du merkatal arlo hartzaileetan. Parte hartu duten establezimendu guztietan harrera bikaina izan da eta hondakinen kudeaketa egokia burutzen dutela baieztatu da, hondakinen prebentzioa eta murrizketaren aldeko ahalegin berezia eginaz. Esan den bezala, aurrez jada egiten zituzten praktika onez gain, konpromiso berriak ere hartu dituzte hobetzeko.

Hauek izan dira establezimendu parte-hartzaileak:

  • Jatetxeak: Arkaitza, Beraungo Auzolagun Elkartea, Frantzesillaga, Irrintzi, Istillak igerilekuak, Kerala, Las Cazuelas eta Lekuzarra.
  • Fruta- eta barazki-dendak: Mª Asun, Aita Donostia, Rosario, Hermanos Jurado, Gerezi, Shainy eta Txolarre.

Udalak bereziki eskertzen die jatetxe eta fruta denda hauei Ingurumena eta klimaren babesaren alde emandako urratsak.