Jesus M.ª Garateren omenezko Fandango eta Arin Arin koreografien jaialdia egongo da bihar

Bihar Fandango eta Arin Arin koreografien jaialdia egongo da Niessen Kulturgunean. Bertan parte hartuko dute Beti Prest Dantza Taldeak, jaialdiaren antolatzailea; Trintxerpeko Illunbe Dantza Taldeak; Hendaiako Mutxiko Elkartea Dantza Taldeak, Bergarako Moises Azpiazu Dantza Taldeak eta Billabonako Oinkari Dantza Taldeak.

Jaialdian 90 dantzaritik gorak parte hartuko dute, eta Arin Arin zein Fandangoan oinarritutako koreografiak aurkeztuko dituzte. Gainera, talde batzuk munduko musikak erabiliko dituzte.

Jaialdian hil osteko omenaldia egongo diote Jesus M.ª Garate “Dantza Maisu” figurari. Garatek hainbat eta hainbat koreografia sortu zituen Euskal Herriko zenbait talderentzat.

Jaialdia 18:30ean hasiko da Niessen Kulturguneko auditorioan eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Halere, jaialdiak Mindara elkartea diruz laguntzen du, eta bertaratutakoek eman nahi duten dirua Mindarari bideratuko zaio.