Amazigh hizkuntza eta kulturari buruzko zikloari emango dio amaiera abenduaren 12an izango den hitzaldiak

Ostegunean, abenduaren 12an, Kanariar mugimendu independentistaren inguruko hitzaldia eskainiko du Tomás Mora Morak, Errenteriako Udalak Hizkuntzen Topagunearen baitan antolatutako ‘Hizkuntzak eta kulturak’ zikloari amaiera emateko.

Morak Amazigh herriaren eskubidearen alde egin duen eta egiten duen lana eztabaidaezina da, eta 90eko hamarkada geroztik kanariar mugimendu independentistaren partaide da.

Hitzaldia Udal Euskaltegian izango da (Migel Zabaleta 14), 17:00etatik 19:00etara.

Hizkuntzen Topagunearen inguruan

Errenteriako Udalak antolatutako Topagunearen baitan hiru ziklo daude aurreikusita.

Lehenengoa, Amazigh hizkuntza eta kulturari buruzkoa izan da.

Urriaren 10ean, kultur aniztasunak dituen erronkak eta eskaintzen dituen aukerez Amazigh begiradatik jardun ziren. Hithem Abdulhaleem, palestinarra, Deustuko unibertsitatean psikologia doktorea, luze eta zabal aritu zen bertaratuen jakin mina ase nahian.

Bigarren hitzaldian Abdellatik El Khatabi, filologo, interpretari eta Amazigh ekintzailea entzuteko aukera egon zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Hizkuntza Politikarekin harremanetan jarri.

Udal Hizkuntza Politika

Pablo Iglesias 3 (Merkatuzar)

943 44 96 13

euskara@errenteria.eus