2019-2023 urteetarako Agintaldi Plana aurkeztuko die Gobernu Taldeak herritarrei larunbatean

Udal Gobernu Taldeak 2019-2023 urteetarako egin duen Agintaldi Plana aurkeztuko die herritarrei. Aurkezpena larunbatean, abenduaren 14an, izango da, 11:00etan, Merkatuzarren.

Saio horretan udal arduradunek herritarren aurrean aurkeztuko dituzte datozen urteetan Udalaren lana gidatuko duten zazpi konpromiso politikoak. Halaber, konpromiso horiek gauzatuko dituzten proiektu zehatz nagusien berri emango dute.

Hauek dira zazpi konpromiso politikoak:

1. Bizitza duinak, erantzukidea den komunitatea eta hiri berdinzalea

2. Prebentzioan eta kohesionatutako komunitatean oinarritutako hiri segurua

3. Aro kultural berri bat zabaltzea

4. Ekonomia ‘kreaktiboan’ eta sozialean oinarritutako garapena

5. Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eguneratzea, herritarren parte hartzeko prozesu zabal baten bidez

6. Ingurumenaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duen udalerria

7. Gobernantza demokratikoaren ereduan sakonduko duen herria

Udal Gobernu Taldeak gonbidatu nahi ditu herritarrak eta eragileak larunbateko aurkezpenean eta ondoren egongo den solasaldian parte hartzera.

Behin Agintaldi Plana aurkeztuta, online jarriko da eskuragai Udalaren webgunean, eta herriko etxe guztietara bidaliko da paperean.