‘Paper-kontuak, euskaraz nahiago!’ programan parte hartzen ari diren establezimenduetan deskontu baleak zozkatu dituzte

Ezkerretik hasita: Ainhoa Mariano eta Nagore Zeberio: Legez Finka Administrazioa; Mirari Narbarte: Salsamendi Gestoria; Karmele Ibarguen: Jaso Administrazioak; Edu Marquet: Samar Administrazioa; Arantxa Etxezurieta: Udal HIzkuntza Politikako teknikaria; Itziar Ostolaza: Udal Hizkuntzako zinegotzia.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatuta, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak eskualdeko zerbitzu bulegoetan zerbitzua euskaraz ere eman dadin lanean ari dira aurten. Zerbitzu bulegotzat hartu dituzte gestoriak, aholkularitzak, aseguru etxeak, finka administratzaileak eta inmobiliariak.

Urtean zehar egin duten lanketari amaiera emateko, deskontu baleak zozkatu dituzte.

2019an zehar zerbitzuren bat euskaraz baliatu duten bezeroen artean 20€ko deskontu-baleak zozkatu dituzte parte hartu duen bulego-establezimendu bakoitzean. Parte hartu duen establezimendu bakoitzeko 5 deskontu alegia. Guztira 49 deskontu-bale banatu dira: 22 Oiartzunen, 14 Errenterian, 8 Pasaian eta 5 Lezon.