Kiroletako abonuen prezioak berdin mantenduko dira 2020an

Kategoria gabe 2019-12-16 | 0

2020an kirol instalazioetan abonatutako pertsonentzako zerbitzu eta abantaila guztiak mantenduko ditu Udalak abonuen prezioak igo gabe.

Hurrengo taulan datorren urteko denboraldirako onartutako abonuen prezioak kontsulta daitezke.

Baja emateko edo aldaketarik egiteko, dagokion fitxa bete behar da, abenduaren 31 baino lehen, Galtzaraborda Udal Kiroldegian edo Fanderiako Udal Igerilekuetan. Ezinbestekoa izango da sartzeko gailua entregatzea (txartela, eskumuturrekoa, …).

Era berean, Udalak gogorarazi nahi du webgunearen bidez, facebookeko kiroletako azpisailaren profilaren bidez (www.facebook.com/pages/Kirolkide-Errenteria) eta Twitterren (@Kirolkide) udal kirol-instalazioak irekitzeko egutegiaren eta ordutegien berri izan daitekeela eta baita horietan sortzen diren eskaintza eta berrikuntzen berri ere.

No comments yet.

Utzi erantzuna