Beraungo kirolguneko atletismo pistaren mendebaldeko bihurgunea estaltzeko lanak hasi dituzte

Beraun | Hiri antolamendua | Hiri Mantenua | Kirola 2019-12-17 | 0

Joan den astean hasi zituzten Beraungo kirolguneko atletismo pistaren mendebaldeko bihurgunea estaltzeko lanak, kirolgunea birgaitzeko proiektuaren baitan.

Lehenengo fase honetan metalezko egitura baten bidez eta polikarbonatozko xaflen bidez ilargi-erdiaren forma duen pistaren azalera estaliko dute, futbol 11 zelaiaren mendebaldean dagoena. Horrela, eguraldi txarra egiten duenean ere atletismo taldeek entrenatu ahal izango dute.

Beraungo kirolgunea birgaitzeko proiektu orokorrak hondatze-arazoie erantzun nahi die, eta baita erabilera-eskaera berriei ere, ikuspegi orokor batetik.

Proiektua honako jarduketeta hauetan burutuko dute, faseka:

A jarduketa. Atletismo pista estaltzea.

B jarduketa. Harmailak eta sarrera estaltzea.

C jarduketa. Taberna eta komunak berritzea.

D jarduketa. Kirol zoluak.

E jarduketa. Instalazioa elektrikoak.

F jarduketa. Pisteteko argiak aldatzea.

No comments yet.

Utzi erantzuna