Udalak ‘Neguko Oporrak’ ekimena antolatu du haur eta nerabeentzat

Errenteriako Udalak ‘Neguko Oporrak’ programa antolatu du.
Aurten programaketa berezi hau abenduaren 23an hasiko da.

Doakoak diren ekintza hauek 4-17 urte bitarteko haur eta nerabeentzat izango dira.

Haurrentzat:

Abenduaren 23, 26, 27, 28, 30 eta urtarrilaren 2, 3 eta 4 egunetan:

Haurren txokoa: 6-12 urte bitartekoentzat:

Goizetan, Errenteriako ludoteketan egingo dira ekintzak eta bertako erabiltzaileei zuzendurik daude. Arratsaldetan, berriz, haur guztiek parte hartu ahal izango dute

Goizetan ekintzak Udal Ludoteketan egingo dituzte, 10:30etik 13:00etara .

Arratsaldez, berriz, abenduaren 23an eta 30ean ludoteketan bertan izango da ekintza, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan eta abenduaren 27 eta urtarrilaren 3an, Jose Luis Caso aretoan.

4 urtetik aurrerakoentzat:

Egin klik irudia handitzeko.

Zinema egongo da bi goizetan Niessen Zinemetan 11:00etan (ateak 10:30etan irekiko dira).

• Abenduak 28, larunbata: “Mr. Link”.

• Urtarrilak 4, larunbata: “Playmobil”.

Gonbidapenak zinema saio aurreko egunetan banatuko dira arratsaldez, bai Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan, bai Jose Luis Caso aretoan. Sarrera kopurua mugatua da.

10 urtetik beherako haurrak, heldu batek lagunduta joan beharko dira. Heldu bakoitzeko gehienez 3 haur.

Nerabeentzat:

12-17 urte bitartekoentzat:

Egin klik irudia handitzeko.

Gaztelekuetan programazio berezia egingo da.

Hori dela eta, abenduaren 23an, astelehena, eta 27an, ostirala, Gabierrotako zein Beraungo Gaztelekuek ordutegi berezia izango dute: 16:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 26an, gazteek zinera joateko aukera izango dute. Foru plazan 16:00etan elkartuko dira. Ekintza honek 4€ balio du.

Abenduak 28, larunbata, gazte talde batek prestatu duen Izuaren Etxea izango da Bizarain Ikastetxean 18:00etatik 21:00etara .

Bukatzeko, abenduaren 30ean, astelehenean, gaztelekuetan izena eman duten gazteak Scape Room-era joango dira Pontikako Hibaikako errotondatik. Ekintza honek 8€ balio du.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus orrialdea ikusi, 943 449 600 telefonora deitu edo Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.