Udaltzaingoaren bulego mugikorra Iztietara bertaratzen da astearte eta ostiraletan

Udaltzaingoaren bulego mugikorra Iztietara bertaratzen da, azaroaz geroztik, astearterte goizetan, 10:00etatik 12:00etara, eta ostiral arratsaldetan 18:00etatik 20:00etara, zerbitzua deszentralizatzen eta prebentzio jarduerak sustatzen jarraitzeko.

Bulego mugikorra 2014 urtean jarri zuten martxan eta Iztietaz gain, Agustinak, Alaberga, Galtzaraborda, Beraun, Zamalbide eta Kaputxinoak auzoetan ematen du zerbitzua bertako bizilagunen proposamenak, eskaerak eta salaketak aurkezteko garaian erraztasunak emateko.

Gogorarazi behar da lan egiteko modu hau Udalak herri segurtasunaren eta hurbileko udaltzaingoaren alde duen ikuspegian kokatzen dela, eta honek prebentzioan eta kohesionatutako komunitatean duela oinarri.