‘Harria’ erakusketa Xenpelar Etxean

Abenduaren 18an zabaldu zen ‘Harria’ erakusketa Xenpelar Etxean. Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarraren argazki eta Juan Manuel Uria idazle errenteriarraren testuen bitartez harrijasotzearen estetikan sakontzen duen erakusketa da. Elkarrekin izen bereko argazki liburua argitaratu dute eta erakusketan bertan ikusgai egongo da, Palaciosek ekoiztutako ikus-entzunezkoarekin batera.

Abenduaren 27an, 19:00tan, egileek bisita gidatua eskaini eta urtarrilaren 10ean liburua aurkeztuko dute.

Erakusketa urtarrilaren 18a arte zabalik egongo da, astelehentik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.