Bosgarren edukiontzien (materia organikoa) sarraila elektroniko guztiak aldatzeko lanak egiten ari da udala

Gure hondakinen gaikako bilketa eta zatiki organikoaren birziklapena orokor daitezen, 2015eko martxoan bosgarren edukiontzia (marroia) ezarri zen Errenteriako kaleetan, sarraila elektronikoz horniturik.

Sarraila elektroniko horien berrikuntzaren ondorioa izan da, aitzindari izaeraz edukiontzi sistema hori instalatu zuten herrietan, sarraila askok akatsak izan zituzten erabilera jarraitu eta intentsiboaren ondoren, familia eta erabiltzaileen artean arazoak sortuz.

Orain, abenduaren bukaera arte eta herriko auzo guztietan, edukiontzi marroi (materia organikoa) guztietako sarrailak ordezkatuko dira. Horri esker, erabileraren erosotasuna eta eraginkortasuna areagotuko da.