Fitness maratoi solidarioa ASGICER elkartearen alde, igandean

Abenduaren 29an, igandea, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko pistan fitness maratoi solidarioa egingo da “ASGICER”, minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkartearen alde.
Jardueran parte hartzen duten helduek “parte-hartzailearen poltsa” jasoko dute. Bertan Nutrisportek emandako produktuak izango dituzte.
Maratoia egiten den bitartean, nahi duten haurrek prestatu den haurrentzako gunean jolastu ahal izango dute. Maratoian parte hartzen dutenek seme-alabak gune horretako arduradunen zaintzapean utzi ahal izango dituzte.
Jasotzen den dirua “ASGICER” elkarteari helaraziko zaio. “ASGICER” elkartearen helburuak dira doako prebentzio zerbitzua eta arreta psikologiko eta soziala eskaintzea gaixo onkologiko zein haien senitartekoei, eta baliabideak eskuratzea ikerketara bideratzeko.
Ekitaldi konek, aurreko urteetan bezalaxe, bi zati izango ditu, bat haurrentzat eta bestea helduentzat. Haurrek haientzat prestatutako zunba saio batez gozatzeko aukera izango dute eta helduek, berriz, jarduera-mix bat izango dute (zunba, aerobika eta bodycombata). Haurrentzako jardueretan 4 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute, eta helduentzako jardueretan parte hartzeko, berriz, 14 urte edo gehiago izan behar dira.
Jardueren banaketa eta ordutegiak hauek dira:
Haurrentzako saioa
• 10:00 Haurrentzako zunba (40’)
Helduentzako saioa
• 10:00 Zunba (35’)
• 11:20 Aerobica (35’)
• 11:55 Bodycombata (35’)
Prezioak hauek izango dira:
– 3 € haurrentzako zunban parte hartu nahi duten 14 urtetik beherako haurrentzat (harpidedunak diren ala ez bereizi gabe).
– 5 € instalazioetako harpidedun diren eta helduen jardueraren batean parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsonentzat.
– 8 € instalazioetako harpidedun ez diren eta helduen jardueraren batean parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsonentzat.
Izen-emateak Galtzarabordako eta Fanderiako udal kirol instalazioetan egin daitezke eta baita Pasaia, Oiartzun eta Lezoko udal kiroldegietan ere.
Argibide gehiago 943 44 96 90 (Galtzaraborda) eta 943 33 44 23 (Fanderia) telefono zenbakietan.