Errege Kabalgata herriko kaleetan barrena ibiliko da igandean (eta trafiko-aldaketen inguruko informazioa)

Utero bezala, aurten ere Errege Kabalgata ederra izango du Errenteriak, honako eragile hauek antolatuta: Telleri IGEa, Egiluze Errenteria IGEa, Jaitoki Furius elkartea, Elipsis elkartea, Udaltzaingoa eta DYAko, Babes Zibileko nahiz Gurutze Gorriako boluntarioak, Udalarekin elkarlanean.

Ohiko moduan, Kabalgata 18:00etan irtengo da Tulle kaletik (Pontika), eta Maria de Lezo, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa Etorbidea eta Zumardian barrena ibili ondoren, 19:00ak aldera iritsiko da Udaletxera. Harrera, ordea, aurreko urteotan bezalaxe, Merkatuzarren egingo da.

Kabalgataren hurrenkerari dagokionez, Babes Zibileko boluntarioek emango diote hasiera; jarraian, Errenteriako Udal Musika Banda eta jaiotza, baserritarrez jantzitako haurrekin eta Musika Eskolako trikitilariekin batera. Ondoren, Erregeen Postaria eta, azkenik, Erregeen hiru karrozak joango dira antortxerorekin. Amaitzeko, DYAko boluntarioek itxiko dute desfilea. Guztira 250 bat lagunek osatuko dute Kabalgata.

Iazko bideari jarraiki, desfilean zehar Errege Postariak, Gurutze Gorriko boluntario batek utzitako eta gidatutako triziklo baten gainean, laguntzaileak izango ditu inguruan, haurren gutunak jasotzeaz arduratuko direnak. Hori dela eta, haurren batek gutuna, Merkatuzarreko Harrera ekitaldian entregatu ordez, Kabalgataren ibilbidean zehar entregatu nahi izanez gero, lau laguntzaile horiei eman beharko die.

Aurtengo berritasunak

Aurten hiru aldaketa nagusi egingo dira, beste urteekin alderatuta.

Lehena da jaiotza gidatuko duen izar bat sartzea desfilean.

Bigarrenik, udalerrian ibilbide garrantzitsua duen elkarte baten parte-hartzea: Mindara. Pertsona talde honek hainbat arlotan aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzentzen die bere lana: jarduera fisiko inklusiboa, kirol egokitua, osasuna eta aisialdia.

Eta amaitzeko, desfilean animaliak desagertzea, haien ustez “izaki sentiberak” direlako eta Erregeen Kabalgatan parte hartzea gaizki tratatzea delako, kalean desfilatzea ez delako haien ezaugarriekin bat datorren zerbait.

Beste urtetan bezala, txikien eta ez hain txikien gozagarri, goxokiak eta txokolatezko txanponak banatuko dituzte, denak zeliakoek jateko egokiak.

Azkenik, Gazteria Zinegotziak eskerrak eman nahi dizkie urtero Errege Kabalgata gauzatzea ahalbidetzen duten eragile eta partaide guztiei. Era berean, herritar guztiak animatzen ditu kabalgata handi honetaz arduraz goza dezaten.

Trafiko-aldaketak

Kabalgata dela eta, Udaltzaingoak trafikoari dagozkion honako neurri hauek ezarri ditu:

Kaleak hustutzea:

• Joxe M Barandiaran, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri eta Alfontso XI kaleak ibilgailuz libre egon behar dira. Hori dela eta, urtarrilaren 5ean goizeko 10:00etatik 20:00etara ezin izango da kale horietan aparkatu.

• Astotegian ere, 10:00etatik 22:00etara aparkatzea debekaturik egongo da.

Trafiko-mozketak:

17:30ean ondorengo leku hauetan trafikoa moztuko da:

• Beraun Kalea eta Arramendi Pasealekuaren arteko bidegurutzean.

• Aralar Plazan.

18:00etan, trafikoa moztu eta GI-636tik (Bariantetik) desbideratuko da, bai Galiziako biribilgunean, bai eta Nafarroako Etorbidean, Askatasunaren Martireen kalearekin gurutzatzen den lekuan (Panierreko zubia).

17:30 eta 22:00ak artean, Erdigunea trafikoarentzat moztuta izango da. Beraz, gidariei gomendatzen zaie ordu horien artean auzoetara joateko beste bide alternatiboak erabiltzea.

Garraio Publikoa:

• Morrongiletako geltokia Tulle kalera eramango da, azken hau desfilea pasa ondoren libratzen den momentutik aurrera.

• 18:00etatik 19:00etara, Zumardia eta Gabierrotako geltokiak bertan behera geratuko dira. Beraz, Diputazio Plazakoa erabiltzea da gomendioa.

Iztieta Pasealekuan aparkatzeko baimena

Urtarrilaren 6an, goizeko 07:00etatik gaueko 22:00etara Iztieta Pasealekuan aparkatzea baimenduko da.