Zabalik da kirol entitateek eta Eskola Kirolan parte hartzen duten umeen familiek dirulaguntzak eskatzeko epea

2019-2020 denboraldiko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da, bai kirol entitateentzat eta baita familientzat ere.

Aurten ere ireki dute Eskola Kirolan parte hartzen duten haurrak dituzten familientzat laguntza-lerroa. Laguntza hori familiek ordaintzen duten kuotaren %100 izatera irits daiteke.

Zehazki, lerro honen xedea da dirulaguntzak ematea, hain zuzen ere, Errenterian kokaturiko ikastetxeek eta ikasleen guraso-elkarteek antolatutako eta ikastetxeetan burutzen diren eskola kiroleko programetan diharduten 2019-2020 denboraldiko erabiltzaileei, hau da, 2019ko urriaren 1etik 2020ko ekainaren 30a bitarte egindakoak.

Beste baldintza batzuen artean, laguntza hauek bideratuta daude Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo antzeko laguntzak jasotzeko programetan dauden familiei.

Eskatzeko epea otsailaren 1ean amaituko da.

Informazio guztia (dokumentazioa, eskabideak, …) udal web orrian dago eskuragarri: https://errenteria.eus/zu/dirulaguntzak/#kirolak