Zabalik da Udal Euskaltegian izena emateko epea

Euskara | Hezkuntza 2020-01-14 | 0

A1, A2, B1, B2 eta C1 mailako tituluak lortzeko matrikula irekita dago Udal Euskaltegian. Ikastaroak astean 20, 15, 10 edo 5 orduko dira, eta eskolak goizean, eguerdian eta arratsaldean izango dira.

Langabetuek matrikula doan izango dute, gurasoek %50 ordainduko dute eta bestelako hobariak ere badira.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 31 izango da eta bulegoa 8:00etatik 7:00etara dago zabalik.

Izena emateko:

943449680 telefonoa

euskaltegi@errenteria.eus

Mikel Zabaleta 14

No comments yet.

Utzi erantzuna